sábado, 3 de diciembre de 2011

kirola eta kirol egokitua

ZER DA KIROLA?

Helburu definituak eta arau espezifikoak dituen ekintza fisiko instituzionalizatua, egituratua,antolatua eta konpetitiboa da kirola. Esfortzu fisiko indartsu edo motore zein kirol trebetasun konplexuak eta estrategiak erabiltzea eskatzen du,horien bidez errendimendu arrakastatsua lortzea baita helburua, beti ere lehiaketan beste norbaiten
(aurkariaren) gainetik gelditzeko edo norbere gaitasunak erakusteko.

ZER KIROL EGOKITUA?

Urritasun fisikoa, psikikoa zein sentsoriala duten pertsonek parte hartzeko moldaketak onartzen dituen kirol ekintza oro da kirol egokitua.Fenomeno nahiko berria dela esan beharra dago.Kirola, ekintza fisikoa zein jolas motoreak gizonaren sorrerarekin bat sortu zirela esan daiteke, baina urritasuna duten pertsonentzako kirolaren historia laburragoa da. Lehen zein bigarren mundu gerrateen ondoren, gizartean zeuden elbarrituen kopuruaren igoerarekin hasi zen urritasunen bat zuten pertsonentzako kirola.1944. urtean birgaitzerako tresna modura erabiltzen hasi zen, eta 1960an lehen Joko Paralinpikoak antolatu ziren. Fenomenoa handitzen joan da gaur eguneko mailara iritsi arte,eta egiteko bidea gelditzen bada ere, asko hobetu da arlo horretan.Hainbat diziplina aurkitu ahal dugu kirol egokituaren barruan: atletismoa, txirrindularitza,saskibaloia gurpildun aulkian, tenisa gurpildun aulkian, mahai tenisa, judoa, futbola, boleibola,eskia…


No hay comentarios:

Publicar un comentario