domingo, 4 de diciembre de 2011

EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA

HISTORIA
1989ko azaroaren 10ean Bilbon ospatutako bazkideen Ezohizko Batzar Orokorrean adostatu zen Euskal Herriko Surf Federakuntza sortzea. Era honetan Kirol Elkarte eta Federakundeen Erregistroaren barne sartu zen 1990ko martxoaren 28an.
Baina badaude data hau baino lehenagoko hastapenak. 1987an Surf Federakuntzaren Aldeko Batzordea sortu zen. Bertan pertsona berezi bi ageri ziren: Mitxel Verdes eta Jon Susaeta. Garai hartan, aparlari eta lehiakide ziren heinean, antolaketa baten falta zutelako, Espainiako Federakuntzara jo zuten baina hau ibiltzear zegoen. Honen aurrean, Euskal Herriko Federakuntza bat sortzeko asmoaz, Bizkaiko Federakutza bat antolatzeko erabakia hartu zuten. Helburua surfa aurrera eramatea, arautzea, eta gero eta gazte gehiago erakartzen zuen kirola zuzentzea izan zen.
1986ko abenduan, MUNDAKA SURF CLASSIC txapelketan, Bizkaiko itsasertzeko leku ezberdinetako aparlari multzoen batzorde bat eraman zen aurrera. Hauen helburu nagusia bere erakuntza izan zen, legalki osoturiko Federakuntza baten sorrera alegia. Gainera, Europako Federakuntzak bultzatu egiten zuen euskal aparlariek bere Federakuntza Ofiziala eduki zezaten. Bestela, ez zuten nazioarteko mailan lehiatzeko aukerarik izango.
Guzti honengatik beharrezkoa antzematen zuten Bizkaiko Federakuntzaren funtzionamendua Euskal Herrikoa eratzeko aurreneko urrats bezala. Era honetan Euskal Herriaren izenak Nazioarteko Surfaren ohorezko tokietara jo zezakeen. Euskal Herriko Surf Federakuntzaren bitartez, Nazioarteko Lehiaketak burutzeko aukera zegoen; Euskal Herriaren izena mundu osotik zabaltzeko aukera emango zelarik.
BSFk (Bizkaiko Surf Federakuntzak) 1988ko urtarrilaren 18an izena eman zuen Kirol Elkarte eta Federakuntzeen Erregistroan. Lau taldeek eratu zuten Federakuntza: Mundakako Surf Taldeak, Bakioko Kiroletak, Seland-nek eta Erauntsi Surf Taldeak. Bizkaiko Federakuntza eratu bezain laster, Euskal Herrikoa sortu zen eta garai hartan, ezer esan barik, Ricardo Duque agertu eta bere kabuz Gipuzkoako Federakuntza baten hastapenak ezarriz hasi zen.
Laster Bizkaiko Federakuntza eta Gipuzkoakoa bildu eta EHSF (Euskal Herriko Surf Federazioa) eratu zen (Euskal Herriko Surf Federazioa).

SELEKZIOA
Euskal surf selekzioak hamarkada bat eman zuen lehiatzen, 2001ean Europako Federazioak kanporatu zuen arte. Ordurate, Euskadiko selekzioak garaipen ugari lortu izan zituen, Europako surf selekzio onenen artean kokatu zelarik.
2001.urtetik aurrera, eta printzipioz, gure aldeko erantzun judizial baten zain, euskal selekzioak ezin izan du selekzioen arteko ekitaldi ofizialetan parethartu. Baina 2003an, lehendabiziko aldiz, gure elitezko taldea Bretainian ospatzen ziren Joku Interkeltiarren IX. edizioan partehartzera izan zen gonbidatua. Han, Europako zazpi selekzio bikainenei aurre egin zien eta lehenengo postua lortu zuen, kategoria guztiak menperatu ostean. HAIN ONA IZAN ZEN EUSKAL SELEKZIOAK IZANDAKO HARRERA, berriro ere, ekitaldi honetan partehartzera gonbidatu ziotela. Horrez geroztik, joku hauetan partehartzen jarraitzen du eta momentuz edizio guztietan urrezko postua lortu izan du, alegia, garaipena. 2006an Cornwell izango da esnenatoki berria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario