domingo, 4 de diciembre de 2011

ERRUGBIA

E R R U G B I A


Non sortu zen? Ingalaterrako Stanford hiritik
hurbil zegoen Rugby izeneko eskolan, hortik
izena.
Noiz? 1823. urtean
Nola? William Webb Ellis ikasleak futbol partida batean arauei muzin egin, pilota eskuetan hartu, aurkarien ateraino joan eta baloia eskuan zuela gola sartu zuen.
Euskal Herrian noiz izan genuen errugbiaren
berri? Errugbi modernoa XIX. mendearen amaieran agertu zen Ipar Euskal Herrian. Bertan, kirol honek jarraitzaile anitz eta talde oso onak dauzka gaur egun, Biarritz Olimpic edo Aviron Bayonnaise, kasu. Hego Euskal Herrian Getxoko Rugby taldea
eta Atletico San Sebastian taldeak aipa daitezke, eta ezin ahaztu, Araban dagoen bakarra, Gaztedi Rugby Taldea






OINARRI OINARRIZKOA:

Zertan datza? Errugbiaren funtsa baloia aurkarien gol
eremuan sartzea da. Baloia eskuetan eramanez gero ezin
da inola ere aurrerantz pasatu, atzerantz edo alboetarantz baizik. Horrez gain, ostiko bat emanez ere sar daiteke gola zutoinen artean (era honetan aurrerantz jaurtitzea baimenduta dago). Hortaz, errugbia eskuekin zein oinekin joka daiteke.
Partiduen iraupena: 80 minutu, 40 minutuko bi denboratan banatuta. Atsedenaldia 10 minutukoa da.Puntuak lortzeko bideak: Entsegua (try), 5 puntu: Zalantzarik gabe hau da jokaldi nagusia. Pilota aurkarien gol eremuraino eraman behar da. Horren ostean, entsegua egin duen taldeak baloia, ostikada batez, gol zutoinera bidaltzeko aukera
ere badu, gola sartzekotan beste bi puntu lortuz. Zigor entsegua, 5 puntu: Arerioren jarrera oker baten ondorioz entsegua egiteko aukera galtzen denean, baloia ostiko baten bitartez gol zutoinen artean sartzeko aukera da. Zigor kolpezko transformaketa, 3 puntu: Falta bat ematean eta epaileak baimentzekotan, baloia gol zutoinen artean sartzeko egiten den jaurtiketa da.  Drop-a (Drop), 3 puntu: Jokoaren edozein momentutan ostiko baten bitartez pilota zutoinen artetik pasatzean lortzen da


BA AL ZENEKIEN?


• Euskal errugbi selekzioak Euskarians du izena, Euskararen Gizarte
Erakundeen Kontseiluak sortutako euskal kirolarien kromo bildumak bezala.
• Hego Hemisferioko zenbait taldek eta selekziok (Zeelanda Berriak,
Samoak, Tongak...) partida bat hasi aurretik “Haka” izeneko dantza ikusgarria egiten du, aurkaria kikiltzeko edo...
• Errugbi partida baten bi zatiak amaitutakoan  hirugarren denbora sinboliko bat ere egoten da. Bertan talde bietako jokalariak
elkarrekin joaten dira mokadu bat jan edo pote bat hartzera. Etxeko taldeari dagokio gonbitea egitea.
• Errugbian baloreak oso garrantzitsuak dira. Horren adibide garbia
dugu Araba rugby cup (4 herrialdetako 500 bat umek jokatzen
dutena). Txapelketa horretan talde garailea ez da partida gehien
irabazi dituena, baizik eta errugbiaren baloreak hobekien errespetatu dituena.
• Baloiak oboide itxura du. Horrelakoa izanik, errazagoa da besapean eramatea.
• Ernesto Che Guevara iraultzaile ezaguna gaztaroan errugbian aritu zen Buenos Aires-eko San Isidro taldean. Imajinatuko duzunez,
jokatzeari utzi behar izan zion.
• “Invictus” filmak, Clint Eastwood-en azken pelikulak, Nelson
Mandela lehendakari ohiak arrazakeriaren aurka egindako lanaren
berri ematen digu eta Hego Afrikako Springboks errugbi taldeak
du leku berezia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario