domingo, 4 de diciembre de 2011

URIBEALDE RUGBY ELKARTEA


Uribealdea errugbi elkarteko bideoak, ohorezko b mailakoak eta nazionalekoak.

Uribealdea errugbi elkartea, Plentziako Kakarraldo eta Mungiako errugbi taldeen bateratzearekin batera heldu egin zen eta dagoeneko hirugarren urtean murgilduta gaude.

JULEN RETEGI- RETEGI BI ( pilotari profesionala)

Julen Retegi Altzugarai ( Eratsun-Nafarroa 1985eko uztailaren 29a) pilota mundua Retegi Bi izenarekin ezagutzen zaio. Horretaz aparte Julian Retegi jokalari ospetsuaren semea izateagatik ere ezagutzen zaio.

Aimar Irigoien Harrijasotzailea

Harrijasotzaile gipuzkuar honek igeltseroko lanak bere hobbiarekin elkarlotzen ditu. Hona hemen, orain dela bost urteko elkarrizketa bat:

http://aula2.el-mundo.es/aula/noticia.php/2006/02/07/aula1139249642.html


Oskar Astarloa Errugbilaria

Oskar Astarloa Euskal Herriko jokalaririk onenetarikoa. Elorrioko jokalaria, Espaniar selekzioarekin 1999ko munduko txapelketa jolastu zuen. Gaur egun Gernika errugbi taldean jolasten dabil baina leku askotan ibili da jolasten. Elorrio, Getxo, Ordizia, Bera Bera, Gernika eta Baionan. Euskadiko federazioen elkarteak sari bat eman zion pasaden urtean bere kirol ibilbide paregabeagatik

Aitzol Atutxa

Dimako aizkolari paregabea!!!!


THIERRY DUSATOIR

2011ko Munduko errugbi jokalari onena.

http://www.marca.com/2011/10/24/mas_deportes/rugby/1319454229.html



Eunate Agirre

ZORIONAK EUNATE LORTUTAKO TXAPELKETAGATIK!!!

EHSF KLINIK

Euskal herriko surf federazioak egiten duen klinikaren bideoa


EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA

HISTORIA
1989ko azaroaren 10ean Bilbon ospatutako bazkideen Ezohizko Batzar Orokorrean adostatu zen Euskal Herriko Surf Federakuntza sortzea. Era honetan Kirol Elkarte eta Federakundeen Erregistroaren barne sartu zen 1990ko martxoaren 28an.
Baina badaude data hau baino lehenagoko hastapenak. 1987an Surf Federakuntzaren Aldeko Batzordea sortu zen. Bertan pertsona berezi bi ageri ziren: Mitxel Verdes eta Jon Susaeta. Garai hartan, aparlari eta lehiakide ziren heinean, antolaketa baten falta zutelako, Espainiako Federakuntzara jo zuten baina hau ibiltzear zegoen. Honen aurrean, Euskal Herriko Federakuntza bat sortzeko asmoaz, Bizkaiko Federakutza bat antolatzeko erabakia hartu zuten. Helburua surfa aurrera eramatea, arautzea, eta gero eta gazte gehiago erakartzen zuen kirola zuzentzea izan zen.
1986ko abenduan, MUNDAKA SURF CLASSIC txapelketan, Bizkaiko itsasertzeko leku ezberdinetako aparlari multzoen batzorde bat eraman zen aurrera. Hauen helburu nagusia bere erakuntza izan zen, legalki osoturiko Federakuntza baten sorrera alegia. Gainera, Europako Federakuntzak bultzatu egiten zuen euskal aparlariek bere Federakuntza Ofiziala eduki zezaten. Bestela, ez zuten nazioarteko mailan lehiatzeko aukerarik izango.
Guzti honengatik beharrezkoa antzematen zuten Bizkaiko Federakuntzaren funtzionamendua Euskal Herrikoa eratzeko aurreneko urrats bezala. Era honetan Euskal Herriaren izenak Nazioarteko Surfaren ohorezko tokietara jo zezakeen. Euskal Herriko Surf Federakuntzaren bitartez, Nazioarteko Lehiaketak burutzeko aukera zegoen; Euskal Herriaren izena mundu osotik zabaltzeko aukera emango zelarik.
BSFk (Bizkaiko Surf Federakuntzak) 1988ko urtarrilaren 18an izena eman zuen Kirol Elkarte eta Federakuntzeen Erregistroan. Lau taldeek eratu zuten Federakuntza: Mundakako Surf Taldeak, Bakioko Kiroletak, Seland-nek eta Erauntsi Surf Taldeak. Bizkaiko Federakuntza eratu bezain laster, Euskal Herrikoa sortu zen eta garai hartan, ezer esan barik, Ricardo Duque agertu eta bere kabuz Gipuzkoako Federakuntza baten hastapenak ezarriz hasi zen.
Laster Bizkaiko Federakuntza eta Gipuzkoakoa bildu eta EHSF (Euskal Herriko Surf Federazioa) eratu zen (Euskal Herriko Surf Federazioa).

SELEKZIOA
Euskal surf selekzioak hamarkada bat eman zuen lehiatzen, 2001ean Europako Federazioak kanporatu zuen arte. Ordurate, Euskadiko selekzioak garaipen ugari lortu izan zituen, Europako surf selekzio onenen artean kokatu zelarik.
2001.urtetik aurrera, eta printzipioz, gure aldeko erantzun judizial baten zain, euskal selekzioak ezin izan du selekzioen arteko ekitaldi ofizialetan parethartu. Baina 2003an, lehendabiziko aldiz, gure elitezko taldea Bretainian ospatzen ziren Joku Interkeltiarren IX. edizioan partehartzera izan zen gonbidatua. Han, Europako zazpi selekzio bikainenei aurre egin zien eta lehenengo postua lortu zuen, kategoria guztiak menperatu ostean. HAIN ONA IZAN ZEN EUSKAL SELEKZIOAK IZANDAKO HARRERA, berriro ere, ekitaldi honetan partehartzera gonbidatu ziotela. Horrez geroztik, joku hauetan partehartzen jarraitzen du eta momentuz edizio guztietan urrezko postua lortu izan du, alegia, garaipena. 2006an Cornwell izango da esnenatoki berria.

ERRUGBI BIDEOAK



Hona hemen errugbia ulertzeko balio duten 3 bideo.

ERRUGBIA

E R R U G B I A


Non sortu zen? Ingalaterrako Stanford hiritik
hurbil zegoen Rugby izeneko eskolan, hortik
izena.
Noiz? 1823. urtean
Nola? William Webb Ellis ikasleak futbol partida batean arauei muzin egin, pilota eskuetan hartu, aurkarien ateraino joan eta baloia eskuan zuela gola sartu zuen.
Euskal Herrian noiz izan genuen errugbiaren
berri? Errugbi modernoa XIX. mendearen amaieran agertu zen Ipar Euskal Herrian. Bertan, kirol honek jarraitzaile anitz eta talde oso onak dauzka gaur egun, Biarritz Olimpic edo Aviron Bayonnaise, kasu. Hego Euskal Herrian Getxoko Rugby taldea
eta Atletico San Sebastian taldeak aipa daitezke, eta ezin ahaztu, Araban dagoen bakarra, Gaztedi Rugby Taldea






OINARRI OINARRIZKOA:

Zertan datza? Errugbiaren funtsa baloia aurkarien gol
eremuan sartzea da. Baloia eskuetan eramanez gero ezin
da inola ere aurrerantz pasatu, atzerantz edo alboetarantz baizik. Horrez gain, ostiko bat emanez ere sar daiteke gola zutoinen artean (era honetan aurrerantz jaurtitzea baimenduta dago). Hortaz, errugbia eskuekin zein oinekin joka daiteke.
Partiduen iraupena: 80 minutu, 40 minutuko bi denboratan banatuta. Atsedenaldia 10 minutukoa da.Puntuak lortzeko bideak: Entsegua (try), 5 puntu: Zalantzarik gabe hau da jokaldi nagusia. Pilota aurkarien gol eremuraino eraman behar da. Horren ostean, entsegua egin duen taldeak baloia, ostikada batez, gol zutoinera bidaltzeko aukera
ere badu, gola sartzekotan beste bi puntu lortuz. Zigor entsegua, 5 puntu: Arerioren jarrera oker baten ondorioz entsegua egiteko aukera galtzen denean, baloia ostiko baten bitartez gol zutoinen artean sartzeko aukera da. Zigor kolpezko transformaketa, 3 puntu: Falta bat ematean eta epaileak baimentzekotan, baloia gol zutoinen artean sartzeko egiten den jaurtiketa da.  Drop-a (Drop), 3 puntu: Jokoaren edozein momentutan ostiko baten bitartez pilota zutoinen artetik pasatzean lortzen da


BA AL ZENEKIEN?


• Euskal errugbi selekzioak Euskarians du izena, Euskararen Gizarte
Erakundeen Kontseiluak sortutako euskal kirolarien kromo bildumak bezala.
• Hego Hemisferioko zenbait taldek eta selekziok (Zeelanda Berriak,
Samoak, Tongak...) partida bat hasi aurretik “Haka” izeneko dantza ikusgarria egiten du, aurkaria kikiltzeko edo...
• Errugbi partida baten bi zatiak amaitutakoan  hirugarren denbora sinboliko bat ere egoten da. Bertan talde bietako jokalariak
elkarrekin joaten dira mokadu bat jan edo pote bat hartzera. Etxeko taldeari dagokio gonbitea egitea.
• Errugbian baloreak oso garrantzitsuak dira. Horren adibide garbia
dugu Araba rugby cup (4 herrialdetako 500 bat umek jokatzen
dutena). Txapelketa horretan talde garailea ez da partida gehien
irabazi dituena, baizik eta errugbiaren baloreak hobekien errespetatu dituena.
• Baloiak oboide itxura du. Horrelakoa izanik, errazagoa da besapean eramatea.
• Ernesto Che Guevara iraultzaile ezaguna gaztaroan errugbian aritu zen Buenos Aires-eko San Isidro taldean. Imajinatuko duzunez,
jokatzeari utzi behar izan zion.
• “Invictus” filmak, Clint Eastwood-en azken pelikulak, Nelson
Mandela lehendakari ohiak arrazakeriaren aurka egindako lanaren
berri ematen digu eta Hego Afrikako Springboks errugbi taldeak
du leku berezia.

sábado, 3 de diciembre de 2011

kirol egokitua

kirola eta kirol egokitua

ZER DA KIROLA?

Helburu definituak eta arau espezifikoak dituen ekintza fisiko instituzionalizatua, egituratua,antolatua eta konpetitiboa da kirola. Esfortzu fisiko indartsu edo motore zein kirol trebetasun konplexuak eta estrategiak erabiltzea eskatzen du,horien bidez errendimendu arrakastatsua lortzea baita helburua, beti ere lehiaketan beste norbaiten
(aurkariaren) gainetik gelditzeko edo norbere gaitasunak erakusteko.

ZER KIROL EGOKITUA?

Urritasun fisikoa, psikikoa zein sentsoriala duten pertsonek parte hartzeko moldaketak onartzen dituen kirol ekintza oro da kirol egokitua.Fenomeno nahiko berria dela esan beharra dago.Kirola, ekintza fisikoa zein jolas motoreak gizonaren sorrerarekin bat sortu zirela esan daiteke, baina urritasuna duten pertsonentzako kirolaren historia laburragoa da. Lehen zein bigarren mundu gerrateen ondoren, gizartean zeuden elbarrituen kopuruaren igoerarekin hasi zen urritasunen bat zuten pertsonentzako kirola.1944. urtean birgaitzerako tresna modura erabiltzen hasi zen, eta 1960an lehen Joko Paralinpikoak antolatu ziren. Fenomenoa handitzen joan da gaur eguneko mailara iritsi arte,eta egiteko bidea gelditzen bada ere, asko hobetu da arlo horretan.Hainbat diziplina aurkitu ahal dugu kirol egokituaren barruan: atletismoa, txirrindularitza,saskibaloia gurpildun aulkian, tenisa gurpildun aulkian, mahai tenisa, judoa, futbola, boleibola,eskia…