viernes, 18 de noviembre de 2011

Ángel M. González Suárez doktorea (KIROLA ETA NERABEZAROA)

Soinketa eta Kirol Hezkuntza Saila Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV)
Gaur egun ez dago eztabaidarik kirol jarduerak ume eta nerabeengan dituen ondorio eta eragin positiboei dagokienez. Kirola era erregularrean egitea funtsezkoa da hazkuntza, garapen eta funtzionamendu egokiak lortzeko. Hori ez ezik, gastu energetikoan gerta daitezkeen hazkuntza leunek gaixotasun asko aurrearretaz zaintzeko balio dezakete bizitzaren ziklo osoan zehar. Halaber, ikerketek era sendoan egiaztatu dute jarduera fisikoa garrantzitsua dela ume eta nerabeen buruko osasunerako eta gizarte trebeziak garatzen laguntzen duela.
Osasunaren arloko agintariek egiten dituzten gomendioen arabera haurtzaroan eta nerabezaroan gutxienez 60 minutuko jarduera fisikoa egin behar da egunero. Dena dela kasu askotan jarduera maila hori benetako erronka bihurtzen da haur eta nerabe horien familia eta hezle eta jostetaren arloko jardueren antolatzaileentzat.
Azken urte hauetan aurrerakuntza handiak lortu dira haur eta nerabeak era eragingarrian aktiboagoak izan daitezela lortzeko ezagutzetan. Bereziki, oso emaitza onak lortu dira denbora igarotzen duten ingurua aintzat hartzen dituzten neurrietan, hau da, inguruan duten eta gizarteratzeko erabiltzen duten gizarte sarea eta bizi duten inguru fisikoaren esparrukoetan. Hori gorabehera eta ekimen partikular guztiak gaindituz sustapenerako neurrien aktibazio aldi berekoa eta koordinatua da era adierazgarrian eraginik handiena erakutsi duena.
Egia da, bai, eskolak Gorputz Hezkuntza duela ikasleen artean jarduera fisikoak sustatzeko ibilgailu hoberen moduan eta kasu askotan hori dela bizitza aktibo bat garatzeko prestakuntza bakarra. Dena dela, nahitaezkoa da Gorputz Hezkuntzako irakasleen eta gainerako irakaskuntzako taldearen arteko lankidetza sustatuko duten politikak koordinatzea, lehiaketaren arloko eta lehiaketatik kanpoko kurrikuluz kanpoko egitarauen plangintza egitea, erkidegoaren barruko erakundeak koordinatzea, gurasoak jarduera fisikoetan inplikatzea eta soinketaren praktikara animatzen eta bideratzen duten giro fisikoak eta gizarte giroak sortzea.
Ponentzia honetan jarduera fisikoa eta ume eta nerabeek bizitzeko estilo aktiboa sustatzeko plan koordinatu bat aurkeztu da, ebidentzia zientifikoetan oinarrituta dagoena, alegia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario